1.1- Idazkera
Idazkera - 書き込み [kakikomi]
Hau da agian, Japoniera ikasten hasterakoan aurki dezakegun zailtasunik handiena. Burura etor dakizuken zerbait, idazkera ikasi gabe Japoniera ikasten hastea izan liteke. Nik ere hala pentsatu nuen hasieran. Baina laster iritziz aldatu nuen: ez duzu ia japoniar testurik aurkituko gure hizkiekin idatzita.
Aholkua: hasieratik japoniar idazkera ikasten hasi.
Aholkua: ordenagailu ala mobilean, Japoniar IME-ak instalatu (ikusi hemen nola)
Hiragana, Katakana eta Kanji-a ikasten
Japonierak hiru idazkera mota ditu: HIRAGANA, KATAKANA eta KANJI deiturikoak. Lehenengo biak, silabarioak dira, eta azkar ikas daitezke. Hirugarrena berriz, txinatar ideoagramak dira, eta milaka daudenez, poliki ikasten joan behar da.

Hiragana - ひらがな
Hauek dira japoniar haurrek lehendabizi ikasten dituztenak, eta normalean haurren liburuetan kanji basikoenekin batera aurkituko dituzunak. Gure alfabetoaren antzekoa da, baina kasu honetan, sinbolo bakoitza ez da hizki bat, baizik eta silaba bat. Adibidez, "ni" -> に idazten da, eta "ki" -> き idazten da.
Egia esan, dena idatz liteke hiraganarekin, baina Japoniarrek Hiragana, Katakana eta Kanji-ak elkarrekin nahastuz idazten dutela. Beraz, hiragana ikastea, irakurtzen hasteko lehen pausua da.
Zein da ikasteko modurik onena? Behin eta berriz irakurriz (ala animatu ezkero, idatziz), buruz ikasi arte. Ez dira hainbeste! Interneten Hiragana silabario asko aurki ditzakezu. Hona hemen neure hiragana taula.
Beste aukera da, "Flash Cards" delakoak erabiltzea.
* Gomendioa: Ankidroid app-a mobilean instalatu, eta Hiragana Flash Card batzuk jeitsi. Egun gutxitan, kontrolpean izango dituzu!
Katakana - カタカナ
Japoniarrek beste silabario hau erabiltzen dute ere, atzerriko hizkuntzetatik mailegatutako hitzak idazteko. Baita ere atzerritar izenak idazteko. Soinuak, Hiragana-rekin idazten direnen berdinak dira.
Txinatar maileguetaz aparte, beste hizkuntzetatik hartutako hitzek japonieraren hitzen % 10-a suposatzen dute. Hauetatik, gehiengoa ingelesetik hartutakoak dira. Beraz, ingelesa jakin ezkero, katakanaz idatzitako hitz gehienak ezagutuko dituzu :)
Katana ere, egun gutxitan buruz ikas dezakezu. Hona hemen neure katakana taula.
* Gomendioa: Ankidroid instalatuta baduzu, deskargatu itzazu Katakanaren Flash Cards batzuk eta ikasi edozein lekutan zaudela, adibidez, autobusa itxoiten zauden bitartean.

Kanji - 漢字
Kanji-a, Txinatik inportatutako idazkera da. Simbolo bakoitza ideograma bat da, hots, ideia ala hitz bat expresatzen du. Kanji sinboloarekin batera, txinatar ahozkapena ere inportatu zen (*1); honen ondorioz, askotan kanjiek bi ahozkapen ala gehiago dituzte: onyomi ahozkapenak (txinatarretik hartutakoa) eta kunyomi ahozkapenak (japoniarretik hartutakoa).
Honek, egia esan, oso zaila egiten du Japonieraz irakurri ahal izatea, ez baitakizu nola ahozkatu behar den kasu bakoitzean. Normalean, kanji bat baino gehiago duten hitzetan ahozkapen txinatarra erabiltzen dute.(*2)
Lehenengo urrats hauetan, kanjiaren esanahia ikastea da garrantzitsuena. Kanjiaren ahozkapen ezberdinak buruz ikasteak ez du zentzu handirik. Hori aurrerago ikasiko dugu, hiztegia ikasten goazen bitartean eta irakurtzen hasterakoan.
Hori bai, milaka kanji daudenez, Kanjien ikasketa bizitza osorako lana da. (Garatzeko, Japoniaren ikasketa prozesua, ). Hona hemen kanji gutxi batzuk.
* Gomendatutako aukerak:
1- "Remembering the Kanji I: a complete course on how not to forget the meaning and writing of Japanese Characters" by James W. Heisig
Oso liburu ezaguna, Japoniera ikasleen artean. Heisigek dioenez, istorio biziak eta gogoangarriak eginez kanji konplexuak ere gogoratuko dituzu erraz. Hau da, mnemotekniaren erabilera. Perstaona batzuei ez zaie bereziki gustatzen, bain nire ustez ezinbesteko irakurketa da hasteko.
2- Ankidroid app-aren erabilera, egunero iksaten joateko. Flash card batzuetan, istorio bizi bat ere proposaten dizute kanjia hobeto gogoratzen laguntzeko
(1*) Kanji idazkerarekin batera, hitz asko mailegatu ditu japonierak. Irakurritakoaren arabera, %50 inguru
(*2) Nonbaiten irakurri nuen, hau ere, Europako hizkuntza askotan gertatzen dela, adibidez grekotik hartutako maileguekin. Adibidez, ur hitza euskaldun jatorrikoa izanik, beste hitz batzuk sortzeko erabiltzen dugu: urtegi, urmael, urbide,..., baina beste hitz konposatuetarako, greziar "hidro" hitza erabiltzen dugu: hidrokarburo, hidrolisia, ... eta holako hitzak osatzeko.
Zer da Furigana?
Ikusi dugunez, Kanjiak irakurtzea nahiko zaila gertatzen da hasieran. Nahiz eta esanahia agian iger dezakezun, gehienetan ez duzu jakingo nola ahozkatu behar den. Horretarako, testu batzuetan Furigana erabiltzen da, irakurleari Kanjia nola ahozkatzen den adierazteko. Hau da, hiragana/katakana erabiltzen da Kanjiaren gainean idatzita tipografia txikiago batean, horren ahozkapena azaltzeko.
Beheko testuan, honen adibide bat ikus dezakezu: hori kolorez azpimarratuta, furigana ikus dezakezue Kanji bakoitzaren gainean. Har dezagun bi Kanjiz osatutako hitz hau 息子 (seme esan nahi du). Baina, nola ahozkatzen dira hitz honetako bi Kanjiak. Kanji gainean dagoen Furiganak むす eta こ ahozkatzen direla esaten digu, beraz, "seme" hitza むすこ bezala irakurriko genuke. Hiragana dagoeneko ikasi baduzu, "musuko" ahozkatzen dela jakingo zenuke.

Eta Okurigana?
Japoniera testuetan, modu ezberdinez idatzitako hitzak aurkituko ditugu. Hiru modutam sailkatuko nituzke:
1- Kanjiz bakarrik osatutako hitzak. Adibidez, 息子 (musuko, "seme"). Normalean, sustantiboak izaten dira.
2- Hiraganaz bakarrik osatutako hitzak. Adibidez, とにかく(tonikaku, "dena den"). Adibidez aditzondo asko horrela idazten dira, eta japoineran erabiltzen diren partikulak. Batzutan, Kanjiekin idatz litezkeen hitzak arruntago da hiraganez idatzita aurkitzea.
3- Katakanaz idatzitako hitzak. Esan bezala, mailegatutako hitzak eta izen arrotzak idazteko erabiltzen da. Adibidez,リスニングテスト (riseningutesto, "entzumen azterketa").
4- Azkenik, Kanji eta Hiraganaz idatzitako hitzak datoz. Kanjiarekin batera erabiltzen den Hiraganari, Okurigana deitzen zaio.
Okuriganak (送 り 仮 名) "letra erantsiak" esan nahi du eta kana atzizkiak dira, japoniar esaldi idatzietan kanjiaren atzean datozenak. Erabilera: adjektibo edo aditzei inflexio ezberdinak ematea, eta baita ere, esanahi anitzak dituzten kanjien esanahi ezberdinak adierazteko.
Adibidez, inflexio gisa erabiltzen denean, aditz batekin doan okurigana batek, hau honen denbora adieraz dezake. Adibidez, "jan" aditza 食 べ ま す(tabemasu) bezala idatzita, oraina ala geroaren forman agertzen da. Kanji berbera erabilita, baina okurigana aldatuz gero, 食 べ ま し た (tabemashita) bezala ager daiteke, iraganaren forman.
Baina, poliki poliki has gaitezen. Lehenik eta behin, Hiragana eta Katakana ikastera!